Xedea
Gestio eta informaziorako irtenbide aurreratuak ahalbidetzea dugu helburu. Teknologia propioen laguntzaz, gure bezero, bazkide eta lankideen beharrak eta itxaropenak asetu nahi ditugu; izan ere, errentabilitatea, merkatuan gidaritza eta onarpen soziala lortzea dugu ardatz nagusi.
Lankideen partehartzea. Gure erakundera heltzen diren pertsonak bertako sozio bilakatzea da gure nahia. Izan ere, bazkidez osaturiko enpresa baita gurea.
Mozkinak. Pertsonengan sinesten dugulako, gure harremanetan zintzo eta zuzen jokatzea dugu oinarri. Mozkinak, gure enpresarekin harremanetan diren aderdi guztien artean banatu behar direla uste dugu. Zinez dakigu, arrakastaren funtsa gure inguruan biltzen diren pertsona guztiak direla, ez bakarrik gure erakundeko bertako lankideak, baita gure bezero eta hornitzaileen enpresetako kideak ere. Hauen guztien garapenak egiten gaitu aditu.
Kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskaintzea, eta berauen bidez bezeroen beharrak asetzea dugu helburu nagusi eta garapenerako ardatz. Hain zuzen horregatik, gure lehen araua, beste ezeren gaineko ardura, etengabeko hobekuntza da.