Kapsula

Kapsula

Zer da Kapsula?

Kapsulari esker, ondare dokumentalen kudeaketa indartsu eta erraz baterako erraminta guztiak edukiko dituzu.

Informazioa arma boteretsuena bilakatzeko baliabide ezinbestekoa.

Kapsula etengabeko garapenean dagoen produktua da, eta horretarako bi ildo nagusitan labur litekeen ikerketa-lan handia darama aurrera:

  • I+G: Lengoaia Naturalaren Prozesaketako teknikak bere produktuetan integratzea da Kapsularen etorkizuneko erronka nagusietako bat. Horretarako, Ametzagaiñaren I+G entrepresa-sailaren ekarpen ikertzailea du lagun.
  • Proiektuak: Kapsularen etengabeko eboluzio lerroa jarraituz, eta I+G Unitateak egindako behe-mailako garapenetan oinarrituz, Kapsularen motorea erabiltzen da aplikazioen garapenerako proiektu desberdinak gauzatu ahal izateko. (gazteleraz soilik)
     

KAPSULAri esker, ondare dokumentalak kudeatzeari berehalako etekina aterako diozu

Dokumentazio kopuru handiak edukitzea balio izugarriko lanabesa da, baina batzuetan arazo larria bihurtzen da. Kapsula familiako software produktuek eskaintzen dituzten erramintei esker, enpresa batek ahalik eta etekin handiena ateratzen die erabili ohi dituen dokumentazio-mota desberdinei, hala barrukoak (testuak, txostenak, finantzaria...) nola kanpokoak (datu baseak, argitalpenak...)

HONA HEMEN Kapsula bitartez sortutako Dokumentu Baseek dituzten ezaugarrietako batzuk:

  • Testuaren indexazioa, fitxa bidezko katalogazioa eta enkarpetatze tematikoa.
  • Dokumentuen tratamendu multilinguea, testu bakoitzaren hizkuntza identifikatuz eta hizkuntza bakoitzaren arabera filtro morfologiko desberdinak erabiliz.
  • Edukin multimediak jaso ahal izatea: testuak, irudiak, audioa, bideoa edo zernahi dokumentu mota.
  • Dokumentu Baseak Internet-en modu garden eta automatikoaz argitaratu ahal izatea.
  • Informazio kopuru izugarri handiak kudeatzeko ahalmena, aldi berean Dokumentu Base anitzak izateko ahalmenarekin.
  • Edukiak CD-ROMean argitaratzeko erramintak.
  • Dokumentuak kontsultatu eta berreskuratzeko garaian, azkartasuna eta sinpletasuna nagusi dira, erabiltzailearen interfaze arin eta intuitiboaren ondorioz.
  • Prozedurak aurreratuak dira eta dinamikoki defini daitezke.
  • Abiapuntu ez-dijitaletako dokumentuak integratu ahal izateko mekanismoa.

 GUZTI HONEN BITARTEZ kudeaketa dokumentalerako lanabes ezinbestekoa duzu Kapsula, enpresarentzat berarentzat, Internet-erako edo CD-ROMeko argitalpenerako.

Material osagarria:

┴rea de clientes
Transkal
© 2011 Adur Software Productions, S. Coop.
CENTRAL: Industrialdea 1, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
DELEGACION: Balmes 205, 5º 2ª-B 08006 Barcelona 
Tel: 902 363 497
Fax: 943 372 772
adur@adur.com
index
Youtube Facebook
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra