Proiektu, Antolakuntza eta Zerbitzu Informatikoak
Egunero ikastea da ASPko kideon kezka. Diren irtenbide burutsuenak eman behar dizkiogu gure bezeroari, jakin badakigu hori dela gure betebeharra.
Gaurko gure produktuak, arian-arian ikasitako ezagutza osoaren ondorio dira. Beste hainbat sektore, merkatu, produktu eta jarduera, guk geuk garatutako teknologiak eta gurekin kontaktua izan duten teknologiak izan dira gure eskola.
Gure erakundeak jada bere hastapenetatik (1985) eman zion garrantzia ikerketa motoreari. 1997an Teknologi Zentru gisa homologatu gintuzten eta geroztik, Gure I+G departamentua Saretek deritzon teknologi sareko partaide da.