ASP
Proiektu, Antolakuntza eta Zerbitzu Informatikoak

Xedea

Giza faktorea eta onura

Teknologia eta Ezagutza

Gestio eta informaziorako irtenbide aurreratuak ahalbidetzea dugu helburu. Teknologia propioen laguntzaz, gure bezero, bazkide eta lankideen beharrak eta itxaropenak asetu nahi ditugu; izan ere, errentabilitatea, merkatuan gidaritza eta onarpen soziala lortzea dugu ardatz nagusi.

Lankideen partehartzea. Gure erakundera heltzen diren pertsonak bertako sozio bilakatzea da gure nahia. Izan ere, bazkidez osaturiko enpresa baita gurea.

Mozkinak. Pertsonengan sinesten dugulako, gure harremanetan zintzo eta zuzen jokatzea dugu oinarri. Mozkinak, gure enpresarekin harremanetan diren aderdi guztien artean banatu behar direla uste dugu.
Zinez dakigu, arrakastaren funtsa gure inguruan biltzen diren pertsona guztiak direla, ez bakarrik gure erakundeko bertako lankideak, baita gure bezero eta hornitzaileen enpresetako kideak ere. Hauen guztien garapenak egiten gaitu aditu.

Kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskaintzea, eta berauen bidez bezeroen beharrak asetzea dugu helburu nagusi eta garapenerako ardatz. Hain zuzen horregatik, gure lehen araua, beste ezeren gaineko ardura, etengabeko hobekuntza da.

Egunero ikastea da ASPko kideon kezka. Diren irtenbide burutsuenak eman behar dizkiogu gure bezeroari, jakin badakigu hori dela gure betebeharra.
Gaurko gure produktuak, arian-arian ikasitako ezagutza osoaren ondorio dira.
Beste hainbat sektore, merkatu, produktu eta jarduera, guk geuk garatutako teknologiak eta gurekin kontaktua izan duten teknologiak izan dira gure eskola.

Gure erakundeak jada bere hastapenetatik (1985) eman zion garrantzia ikerketa motoreari. 1997an Teknologi Zentru gisa homologatu gintuzten eta geroztik, Gure I+G departamentua Saretek deritzon teknologi sareko partaide da.

Oinarri sendoen gainean eraikitako lan-tresnak

Oinarrizko produktuak merkatuaren beraren interpretazioaren arabera burutzen ditugu, eta geure enpresan bertan garatutako software ingeniaritza medio lantzen dira. Gure tresnak "C" lengoaiaz idatzita daude eta gure programatzaileek produktu guztien aplikazioetan erabiltzen duten maila apaleko euskarria osatzen dute.

Gure produktuak berehala erabiltzeko prest daudela ziurtatzen dugu, bezeroaren plataforma edozein delarik ere, hardware eta Software plataformen arteko eramangarritasuna beren baitan kontuan hartuta baitago.

Geure helburuen artean aipagarri:

  • - Erabiltzen diren maila apaleko egiturei esker, etorkizuna ziurtatzea
  • - Gure aplikazioak Hardware eta Software plataformetatik independizatzea
  • - Erabiltzen diren erremintak medio, garapena arintzea
  • - Erabiltzailearen ingurunea bateratzea
  • - Eskaintza dibertsifikatzea
  • - Datu propioak beste erremintetako datuekin lotzea.
Gure konponbideak
TRANSKAL
Garraio eta logistikarako
GESTIKAL
Enpresen gestiorako
KAPSULA
Informazioaren eta ezagutzaren kudeaketako
consulta@adur.com
bezeroen eremua


BULEGO NAGUSIA
Adur Software Productions, S.Coop.
NIF:F20515086
R. Coop: L1/folio 873/INº 96.0.060
Zirkuitu ibilbidea, pabellón 1 LASARTE-ORIA 20160 (Gipuzkoa)
Tel. 943371849
Fax 943372772


DELEGAZIOAK
Balmes 205, 5º 2ªB, 08006 BARTZELONA,
Tel. 934156131
Fax 934153775

Xalbardin Baita 64122
URRUÑA,

Tel. 33559476000
Fax 3355947600

Software ingeniaritza
ASP
Proiektu, Antolakuntza eta Zerbitzu Informatikoak